XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan hortarako norberaren jabetasun eta ahalmena beharrezkoak dira, ezinbestean.

Izadiaren zaintzea norberaren buruaren zaintzetik asten bait da, bakarka eta gizarte mailan; bizi oinarri eta eginkizunak (ekonomiazkoak, kulturazkoak, izkuntzazkoak eta beste) naturari dagozkion gisan erabiliz eta desarrollatuz.

Izadiaren aurkako lehenbiziko oldarra haiek behar den gisan eta orekan ez erabiltzetik heldu da, haiek menperatzetik eta besterenatzetik.

Horrengatik edozein suerteko menperatasuna, hots gizakiak, bakarka eta gizarte mailan, behar/nahi duten bezala desarrollatzen eta bizitzen ez uztea, naturaren aurkako egintza da.

Gizakiak adimendun izakiak dira, behar bereziak dituztenak, eta nehor ez da gauza haien ukatzeko, besterenatzeko edo-ta erabiltzeko.

Beraiek dira, azken finean, beren agintari bakarrak eta mugak hortik eta besterekiko artu-emanetatik besteren eskubide/beharrak heldu zaizkiote.

Urliak mendetan zehar sortu diren gizarte mailako erakundeak (estatuak, elizak, politikazko alderdiak eta antzekoak) gizakien herrien arteko balantzak eta neurriak begiratzeko daudela lerrake; huraxe dela haien egitekoa.

Ene aburuz, aldiz, zeharo bestela da.

Erakunde horiek indarpeko sistimetan dute berezko izaera, bereziki batzuk, eta hala deno bakarka eta gizarte mailako askatasunen aurka doaz.

Funtsean, aipatu sistimen oihartzun eta sostengu baizik ez dira, elkarren artean aski trabatuak.

(Gainerat, badira holako erakundeak, holako status edo botere maila izaterat uzten ez dioten gizarteak, eta, naski, batzuk, haiek dituzten bitartean ez da zilegi uzten ez zaionari ukatzea).

Egiazko askatasuna nehundik etortzekotan haien aldatzetik edota arintzetik, ahultzetik edo alde bat suntsitzetik bakarrik helduko da; hots, mundua trabatzen duten estatu, muga eta gainerako egitura menperatzaileen aurka, herri mailan askatasunak berreskuratzen asten direnean.